XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9.10. Familia bat adierazteko asmoz sinbolo atomiko bana definitu da senide bakoitzarentzat.

Pertsona bakoitzaren izenari ondoko propietateak definitu zaizkio:

SEME-ALABAK: Seme-alaben lista, nagusitik txikienera ordenatuta.

SEXUA: GIZONEZKO edo EMAKUMEZKO.

BIZIRIK: BAI ala EZ.

a) Definitu ONDOKOEN-ORDENA funtzioa modu honetara: izen bat (edo anai-arreben lista ordenatu bat) hartu eta bere (edo beren) ondoko guztiak itzultzen ditu lista batetan bilduta, ondorengotzarako lehentasunaren arabera ordenatuta.

Pertsona baten lehentasuna bere anai-arreba zaharragoena baino txikiagoa da, eta anai-arreba zaharragoen ondokoena baino txikiagoa ere bai.

Seme-alabek beren gurasoek baino lehentasun txikiago dute.

Norbera bere buruaren ondokoa dela eman.

Adibidez: Azpimarratuak senide hilak direla emanda, irudiko familiarako:

(ONDOKOEN-ORDENA %R1) ampAElig; (R11 R111 R113 R12 R132 R133)

b) Aldaketa txiki bat eginez, definitu ORDMATXISTA funtzioa lehengoaren antzera baina funtzio berri honen arabera emakumeen lehentasuna bere edozein nebarena eta neben ondokoena baino txikiagoa izango da.

Lagungarri gisa definitu GIZONAK-AURRERA funtzioa.

Beronek adinaz ordenatuta dagoen pertsona-lista bat hartu eta berrodenatuta itzultzen du: hasieran gizonezkoak adinaz ordenatuta eta gero emakumezkoak adinaz ordenatuta.